Berrobi Bizia ekimenak beste irteera bat antolatu du Berrobiko erretirodun eta pentsiodunentzat. Urriaren 4an Orozko, Amurrio eta Gasteiz ezagutzeko aukera izango dute. Izena irailaren 24 eta 27a bitarte eman ahal izango da 18:30etik 19:30era, Solastoki Elkartearen bulegoan, hau da, udaletxeko beheko solairuan.
Solastoki Elkarteko bazkideek 32 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez diren erretirodunek 35 euro eta erretiroa hartu ez daudenek 45 euro. Izena epez kanpo emanez gero, bost euro gehiago ordaindu beharko dira. Urriaren 4an 08:30ean irtengo dira Berrobitik. Lehen geldialdia Agurainen egingo dute kafe bat hartzeko eta hortik Orozkoko museora joango dira.
Bazkaria Amurrioko Ruperto jatetxean egingo dute eta arratsaldean Gasteiz ezagutzeko aukera izango dute.