Berrobiko Solastoki taberna ustiatzeko deialdia

Ataria 2018ko maiatzaren 29a

Berrobiko Udalak Solastoki Jubilatu Elkartearen barruan dagoen taberna ustiatu ahal izateko aukera zabaldu du. Ekainaren 8an amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea.

Berrobiko Solastoki Jubilatu Elkartearen barruan dagoen taberna ustiatzeko gaur egungo kontratua bere epemugara iritsi da hiru urte eta gero.

Gauzak horrela, Berrobiko Udalak deialdi publiko berria argitaratu berri du. Taberna honen ustiapena aurrera eraman nahi duten interesatuek, beraz, udaletxera hurbildu beharko dute, eta bertan baldintza ekonomiko-administratibo guztien inguruko informazioa eskatu.

Taberna ustiatzeko hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 8an amaituko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!