Diaz de Monasteriogurenek esperientzia handia du telebistan eta eskola jantokietan, besteak beste. Bertako eta sasoiko produktuak kontsumitzearen garrantziaz ohartaraziko du Nire gorputza loratzen hitzaldian. Era berean, elikadura eta emozioek duten lotura aztertuko du. Udaberrian nola elikatu eta garbitu behar den izango ditu hizpide, horrela ohitura onak hartzen laguntzeko.