Gastronomiarekin gozatzeko irteera antolatu dute

Ataria 2018ko api. 16a, 12:40

Berrobiko jubilatu eta pentsiodunen irteera bateko irudia.

Berrobiko Berrobi Bizia ekimenaren barruan, Artisautza Goxoa izeneko irteera antolatu dute maiatzaren 24rako. Errioxa eta Lizarra bisitatuko dituzte.

Berrobi Bizia ekimenak beste ekitaldi bat antolatu du. Oraingoan Artisautza Goxoa bezala izenpetu duten egun osoko irteera antolatu dute herriko jubilatu eta pentsiodunentzat.

Irteera maiatzaren 24an izango da eta Errioxako Viguera herria eta Nafarroako Lizarra bisitatzeko aukera izango dute. Autobusa 08:00etan aterako da Berrobitik, eta kafea hartzeko geldialdia egin ondoren iritsiko dira Errioxako Viguera herrira. Señora Julia urdaitegira bisita egingo dute gero. Hamaiketakoa egiteko tartea hartu eta gero bazkaria Venecia jatetxean egingo dute, eta bingoa eta dantzaldia ere izango dituzte. Arratsaldean Lizarra ezagutzeko aukera izango dute eta 21:00ak aldera iritsiko dira Berrobira.

Izena Solastoki elkartearen bulegoan eman behar da maiatzak 14 eta 19a bitarte, 18:30etik 19:30era. Solastoki elkarteko bazkideek 33 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez diren jubilatuek 37 euro eta jubilaturik ez daudenek 48 euro. Izena epez kanpo emateak 5 euro gehiago ordaintzea ekarriko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!