Galtzaundik Berrobin egingo du geldialdia, bihar

Ataria 2018ko martxoaren 14a

Galtzaundi euskara taldea herriz herri ari da euskararen erabileraren inguruko hitzaldiak eskaintzen. Martxoaren 15ean Berrobiren txanda izango da. Gaztegunean ariko dira 19:00etatik aurrera. Bi dira erantzungo dituzten galderak: posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? eta euskaraz bizi al gara?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!