Txapelak banatu dituzte Berrobin

Ataria 2017ko abenduaren 8a

Berrobiko Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako finalak jokatu dituzte gaur arratsaldean. 

Mutiletan, binaka, Xabi Zubiriak eta Aitor Erauskinek Odei Arregi eta Edu Lobatoren aurka jokatu dute; Arregik eta Lobatok irabazi dute 19-30. Nesketan, binaka, Nuria Garate eta Edurne Argain nagusitu dira 30-19, Enara Lasarte eta Aitziber Zabaletaren kontra. 

Txapelketa mistoan Niko Artolak eta Nagore Lizardik 30-23 irabazi diete Yeray Otaegiri eta Kristina Urbietari. Banaka, Odei Arregik Ugaitz Renobales izan du aurkari eta 30-27 irabazi du Arregik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!