Berrobiko XXVI. Frontenis Txapelketa, bukatzear

Ataria 2017ko abenduaren 6a

Iazko saridunen taldeko argazkia.

Etzi izango dira finalak; antolatzaileak kezkatuta daude azken asteburuko hainbat gorabeherarekin. Hala eta guztiz ere, finaleko partidak erabakita geratu dira.

Pasa den larunbatean Frontenis Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiak jokatu zituzten mutilen banakako zein nesken txapelketetan. Mutilen binakakoan, aldiz, final laurdenak jokatu zituzten. Igandean txapelketa guztietako final erdiak jokatu zituzten.

Pasa den asteburuko partidak «ohiko martxan» joan zirela esan dute antolatzaileek, «ezusteko handirik gabe», alegia, baina kezkatu daudela ere aitortu dute: «Nahi baino ordezko gehiago izan ziren eta pilotari batzuk ez ziren azaldu igandeko partidetara, kezkatuta gaude». Hala eta guztiz ere, finaleko partidak erabakita geratu zirela esan dute.

OHOREZKO PARTIDAK

Finalak ostiralean izango dira, 15:30etik aurrera. Goizean, dena den, hirugarren eta laugarren postuetako lehiak izango dira. Ohorezko partidak izango dira batetik, eta hauetan, mutiletan binaka Xabi Goikoetxea-Ion Jauregi Bruno Iruña-Iker Iruñaren aurka ariko dira. Txapelketa mistoan Asier Jauregi-Nagore Esnaola Xabi Zubiria-Leire Jauregi izango dituzte aurrez aurre. Nesketan binaka Nuria Garate-Edurne Argaia Leire Sagastibeltza-Goretti Sagastibeltza izango dira lehian. Eta mutiletan banaka Xabi Goikoetxea eta Julen Garaiburu ariko dira nor baino nor.

Finaleko partidak aldiz,hauek izango dira. Mutiletan binaka Xabi Zubiria-Aitor Erauskin Odei Arregi-Edu Lobatoren aurka; txapelketa mistoan Yeray Otaegi-Kristina Urbieta Niko Artola-Nagore Lizardiren aurka; nesketan binaka Ihintza Imaz-Maialen Ezeozala Aitziber Zabaleta-Enara Lasarteren kontra; eta mutiletan banaka Ugaitz Renobales eta Odei Arregi ariko dira.

Behin finalak jokatuta, final erdietara iritsi diren kide eta antolatzaileak afaltzeko elkartuko dira herriko Bide Ona elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!