Haurrek Etxola bere sentitu dezaten

Ataria 2017ko abenduaren 2a

Berrobiko San Andres jaien barruan haurrak protagonista izan diren ekimena burutu dute. Etxolako horma bat margotu dute beraiek egindako marrazkien zatiekin.

Hasiera batean txapelketa moduko bat egitea pentsatu zuten. "Baina gero erabaki genuen txapelketarik gabe egitea, eta marrazki guztien collage moduko bat egitea", esan du Euken Miura guraso elkarteko eta Etxola haur txokoko kideak. "Lehiaketari ordez parte hartzeari garrantzia eman diogu", gaineratu du Izarne Garmendia guraso elkarteko eta Etxola haur txokoko kideak. "Herri hezitzailea pedagogia erabiltzen saiatzen ari gara aspalditik herrian, udala, guraso, haur, jubilatu... adin tarte ezberdineko kideen artean".

Etxolak berritze bat behar zuela eta murala egitearena pentsatu zuten haur txokotik. Ostegunean elkartu ziren  eta haur bakoitzak nahi zuen marrazkia egin, eta gero erakusketa jarri zuten jubilatuen elkartean. Marrazki horiek hartu eta irudi bakoitzetik zerbait hartu eta jarri dute muralean. "Beraiek jolastuko duten lokalean denboran iraungo duen marrazki bat egongo da, eta horrek Etxola bere sentitu dezaten lagunduko du", azaldu du Garmendiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!