Frontenis Txapelketako finala, geroz eta gertuago

Ataria 2017ko abenduaren 1a

Irudian, iazko Frontenis Txapelketako irabazleak.

Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako partidak izango dira asteburu honetan. Larunbatean eta igandean 08:00etatik aurrera egongo dira partidak; larunbatean 14:30ak arte ariko dira eta igandean 14:00ak bitarte. 

Finalak abenduaren 8an izango dira, 15:30ean. Mutiletan banaka Odei Arregi, Ugaitz Renobales, Mikel Goitia, Arkaitz Saizar, Xabi Goikoetxea, Xabi Zubiria, Julen Garaiburu eta Mikel Otañok dute finalera heltzeko aukera.

Bitariko bikoteetan finalaurrekoak jokatuko dituzte igandean. Yeray Otaegi-Kristina Urbieta Asier Jauregi-Nagore Esnaolaren aurka ariko dira, eta Niko Artola-Nagore Lizardi Xabi Zubiria-Mireia Barriolaren aurka.

Nesketan binaka ligaxka jokatzen ari dira eta beraz, oraindik jardunaldi bat falta zaie finalean zeintzuk ariko diren jakiteko. Larunbatean Lierni Asurabarrena-Esti Marcos Enara Lasarte-Aitziber Zabaletaren aurka, Nuria Garate-Edurne Argain Ihintza Imaz-Maialen Ezeolazaren aurka jokatuko dute. Mutiletan binaka Xabi Zubiria-Oier Irazabal Haritz Artetxe-Jabi Muruaren aurka ariko dira, Karim Laarmirni-Iñaki Ugartemendi Ion Jauregi-Xabi Goikoetxearen aurka, Beñat Amiano-Ander Azurza Bruno Iruña-Iker Iruñaren kontra eta Ibon Garaiburu-Julen Garaiburu Odei Arregi-Edu Lobatoren kontra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!