Martxa onean hasi dute Frontenis Txapelketa

Ataria 2017ko aza. 23a, 12:23

Lehen asteburuan modalitate guztietako partidak izan ziren; datorren asteburuan jarraituko du lehiak.

Lehen asteburuan modalitate guztietako partidak jokatu zituzten. Mutilen binakako zein banakako aurre kanporaketak jokatu zituzten, eta nesken binakakoan zein txapelketa mistoan lehen jardunaldiak jokatu zituzten. Datorren asteburuan jarraituko du lehiak.

Arrazoi ezberdinak tarteko baja eta ordezko batzuk izan ziren asteburuan, Castrotik goizeko 08:00etarako iritsi ezin izan zen bikotea esaterako. Urteroko kontua izaten da hori, azken orduko arazoak medio, beti saiatzen da jendea partiden ordua aldatzen. Baina iaztik, erabat debekatua dago hori, eta zozketa bidez erabakitako egun eta orduan jokatzen dira partidak. Norbaitek agertu ezin duenean ordezko norbait emateko aukera dago, baina inolaz ere ez partida egunez aldatzea. Gainontzean ondo hasi zuten txapelketa.

Pasa den asteburuan mutiletan banaka Odei Arregi, Ugaitz Renobales, Mikel Goitia, Arkaitz Saizar, Xabi Goikoetxea, Xabi Zubiria, Julen Garaiburu eta Mikel Otaño pasa ziren, orain bi taldetan banatu eta ligaxka eran jokatuko dute, talde bakoitzeko bi onenak final erdietara igaroz. Txapelketa mistoan berriz, Yeray Otaegi-Kristina Urbieta, Niko Artola-Nagore Lizardi eta Xabi Zubiria-Mireia Barriola izan ziren garaile lehen jardunaldian, eta datorren asteburuan ikusiko da abantaila gehiago hartuko ote duten. Nesketan binaka Nuria Garate-Edurne Argain, Enara Lasarte-Aitziber Zabaleta, Lierni Asurabarrena-Esti Marcos eta Goreti Sagastibeltza-Leire Sagastibeltzak izan ziren garaile.

Mutiletan binaka Xabi Zubiria-Oier Irazabal, Mikel Goitia-Jorge Belo, Haritz Artetxe-Jabi Murua, Unai Otermin-Aitor Goikoetxea, Karim Laamirni-Iñaki Ugartemendia, Mikel Etxarri-Mikel Arrate, Ion Jauregi-Xabi Goikoetxea, Beñat Garmendia-Arkaitz Saizar, Beñat Amiano-Ander Azuza bikoteek egin zuten aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!