2017/11/30 13:00
13:00. Solastoki Jubilatu Elkarteko bazkide izan ziren hildakoen omenezko meza.
13:30. Tremes-ogia banatuko da doan.
14:00. Jubilatuen bazkaria Iriarte Jatetxean.
Bakailao entsalada / onddo eta ganba hostopila / legatza parrilan txipiroi zukuarekin edo solomilloa guarnizioarekin (aukeran) / gazta tarta jogurt izozkiarekin / kafea, ura eta ardoa. Prezioa: 36 euro (Iriarte Jatetxean izena eman behar da azaroaren 25a baino lehen, eta haragia edo arraina jan nahi den aukeratu behar da).
18:00. Tailerra 1: haurrek eta 12 urte arteko gaztetxoek egindako marrazki ederrenaren bila Etxola haur-txokoan.
19:00. Jakoba Errekondo: Sagardogintzaren istorioak hitzaldia, eta Landareak lantzen liburu berriaren aurkezpena udal-liburutegian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?