Furgobaratza Berrobiko Baratze Parkean izango da ostiralean, hilaren 8an, 17:30etik 19:00etara. Nola lortu norberaren haziak? tailerra eskainiko dute; horretaz gain, aholkuak eskatu ahal izango zaizkie gerturatuko diren adituei eta baita hazi ekologikoak erosi ere.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?