Herriko balkoi, terraza, atari edo baratza apainena eta loretsuena saritzeko lehiaketa antolatu du Berrobi bizia ekimenak. Izena emateko www.berrobibizia.eus webgunean sartu behar dute herritarrek uztailaren 17a baino lehen. Saria herriko komertzioetan gastatzeko 100 euroko taloia izango da eta abuztuaren 7an banatuko dute Solastoki tabernan, 19:00etan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?