San Lorentzora irteera, Ibinekin

Ataria 2017ko uztailaren 4a

Aguas Tuertasera joango dira uztilaren 15ean.

Sortu berri duten Ibin Kirol Klubak hilero txango bat antolatzeko helburua jarri dio bere buruari eta uztailekoan Pirinioetara joango dira.

Uztailaren 15 eta 16an joango dira Pirinioetara eta ibilbide errazak eta zailak izango dituzte aukeran. Uztailaren 15ean ibilbide errazean Aguas Tuertasera joango dira, 12 kilometro eginaz. Eta ibilbide zaila aukeratzen dutenek Lizara aterpetxetik Bisaurinera jongo dira, 10 kilometro eginaz.

Uztailaren 16an aldiz ibilbide errazean 9 kilometro egingo dituzte Selva de Ozatik Ibon d'Acheritora. Eta ibilbde zailean 10 kilometro egingo dituzte leku beretik Castillo d'Acherrera.

Adin txikikoek ere parte hartu dezakete irteeran baina arduradun batekin joan behar dira. Garraioa eta aterpetxea ordaintzeko 35 euro jarri behar dira eta bihar da izena emateko azken eguna. www.berrobizia.eus atarian eman behar da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!