'Ibin' kirol kluba indarra hartuz

Ataria 2017ko ekainaren 20a

Iaz Berobin jokatu zen frontenis txapelketako irudi bat.

Urteko kirol ekitaldi ezberdinak antolatzen zituen Berrobiko gazte talde baten ideia izanik, martxoaren 21ean sortu zuten, herriko kirol egitasmoak bultzatzeko asmoz.

Klubaren antolakuntza (diru laguntzak, kontu korrontea, elkarte propioa izatea...) errazte aldera eta, herrian kirola sustatzeko asmoz, erregistroan eskaera egin zuten, 2016a amaitu baino lehen. Martxotik hona, ekintza ugari egin dituzte Berrobin. Apirilean, Candanchu aldera eskiatzera joan ziren; maiatzean, berriz, Plazaolara irteera antolatu zuten bizikletan; eta ekainaren 15ean, mendian txango bat eta herriko pilota txapelketa antolatu dituzte.

Pilota txapelketari, gaur emango diote hasiera. Izenak dioen moduan, 'Atzeko txokoko pilota txapelketa', frontoiaren atzealdean jokatuko da. Finalak ostiralean ospatuko dira, eta izena eman duten parte hartzaileak, 4 mailatan banatu dituzte:

6-8 urte bitartekoetan, 2 partaide.

8-12 urte bitartekoetan, 3 partaide.

12-16 urte bitartekoetan, 6 partaide.

16 urtetik gorakoetan, 10 partaide.

Bestalde, igande honetan, Berrobitik San Lorentzora irteera egingo dute, 18 kilometro inguruko itzulia osatuz. Aurrera begira, udan ere zenbait ekintza antolatu dituzte, eta uztailaren 15ean, pirinioetara joateko asmoa dute. Azkenik, abuztuan, eta herriko festen barruan, beste mendi irteera bat, eta irailean, besteak beste, herniora igoera antolatu nahi dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!