Basoa, abentura eta tirolinak, berrobitarren eskura

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko maiatzaren 31

Berrobiko Udalak Irrisarri Land-era irteera antolatu du ekainaren 11rako. Basoa, abentura eta tirolinez gozatzeko aukera izango dute, hortaz, berrobitarrek.  Izena ekainaren 4a baino lehen eman behar da, www.berrobizia.eus atarian.

Zortzi urtetik gorakoak joan ahal dira irteerara eta gurasoen idatziko baimena eraman behar dute. Begirale trebatuak daude Igantzin (Nafarroa) dagoen abentura parkeko jarduera guztietan eta antolatzaileek, arropa erosoa eta ogitartekoa eramatea eskatzen diete joan nahi dutenei.

09:00etan aterako da autobusa eta 10:00etan iritsiko dira Igantziko Irrisarri Land-era. 19:30ak aldera iritsiko dira Berrobira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!