Kulturaldiaren azken ekitaldiak, bihartik aurrera

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko mai. 25a, 10:00
Udaberriko Azoka egin zuten Kulturaldiaren barruan.

Kulturari eskainitako hilabetea izaten ari da honakoa Berrobin; ikasleen urteroko emanaldia, elizan izango da lehen aldiz.

Berrobiko 27. Kulturaldia bukatzear da. Orain arte herriko hainbat eragilerekin batera antolatutako ekitaldiak izan dituzte eta bihartik aurrera Ekintza guraso elkartearen txanda izango da. Ez dira elkarteak antolatutako ekitaldi bakarrak dena den, astelehenean bertan Izar Arregiren hitzaldia egon baitzen gurasoek antolatuta eta atzo eskulan tailerra Ester Povedarekin. Igandetik aurrera izango dira berriz ere, Ekintzak antolatutako ekitaldiak. Igandean 17:00etatik aurrera euskal dantzen emanaldia izango da, astelehenean gimnastika erritmikoko ikasleen emanaldia eskolan eta asteartean judo emanaldia eskolako psikomotrizitate gelan. Azken bi ekitaldiak ere 17:00etan izango dira.

Biharko ekitaldiak
Bihar ere San Andres eskolako ikasleen txanda izango da. Urtero bezala musika eta antzerki emanaldia eskainiko dute eta seguru ohi bezala, herritar asko bilduko dela hitzordura. Bi emanaldi izango dituzte, 10:00etan eta 17:30ean, baina aurten lehen aldiz elizan egingo dute eta ez eskolan.
22:00etan Sexijentziak izeneko clown antzezlana ikusi ahal izango da Begi Urdin gaztegunean. 14 urtetik gorakoei zuzendutako ikuskizuna da eta sarrera doakoa izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!