Udaberriko azoka Berrobin

Irati Saizar Artola 2017ko maiatzaren 14a

Eguraldiak udaberria gogora ekartzen duen bitartean, udaberriko azoka ospatu dute goizean Berrobiko plazan. Horrekin batera, argazki rallyko sari banaketa ere egin dute.

Denetarik aurki zitekeen Berrobiko plazan gaur goizean. Bertako produktuetatik hasi eta artisauak, saskigintza, karikaturak, pintxoak eta zozketak izan dira plazan bertan. Tartean, argazki rallyko sari banaketa egin dute. Aurtengo gaia adina izan da eta bi kategoriatan banatu dute: batetik, gazteetan, Maren Egues izan da garailea eta bigarren postuan geratu da Maialen Aiertza; bestetik, helduetan, Marijo Belaunzaranek eman du lehenengo saria eta Garazi Goenagari egokitu zaio bigarrena. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!