2017/04/08 - 2017/04/09 05:30
Candanchura irteera 9 urtetik gorakoentzat. Apirilaren 8an aterako dira, 05:30ean plazatik, eta hurrengo egunean, apirilak 9, itzuli. 17:00etan iritsiko dira Berrobira. 100 euro ordaindu behar dira eta prezioaren barruan sartzen dira bidaia, bi eguneko forfaita, egun bateko ikastaroa, bi egunetako eskien alokairua, afaria, aterpetxea, gosaria eta asegurua. Ibin kirol elkarteak antolatutako ekitaldia da eta izena apirilaren 5a baino lehen eman behar da berrobizia.eus webgunean
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?