Bihotz biriken bizkortze ikastaroa

Ataria 2017ko martxoaren 9a

Bihar da izen emateko azken eguna; ikastaroa martxoaren 13tik 15era izango da, Etxolan.

Norbait itotzean, eztarrian zerbait geratzerakoan edota elektrokuzioetan zer egin jakiteko ikastaroa antolatu dute Berrobin, Berrobi Bizia ekimenaren barruan. Bihotz biriketako bizkortze teknika ondo egitea ezinbestekoa da heriotza ekiditeko eta horregatik antolatu dute ikastaroa. «Funtsezkoa da bihotzeko gaitzek eragindako bat-bateko heriotza pairatzen duten pertsonen biziraupenerako gizarteak teknika hauek guztiak ezagutzea», esan dute Berrobi Biziako arduradunek. Izan ere, aipatu heriotzetako gehienak, %70 inguru, etxean gertatzen direla diote.

Ikastaroa Asier Zamakolak emango du, larrialdi zerbitzuetako erizaina da bera.

Ikastaroa martxoaren 13tik 15era izango da, 18:00etatik 20:00etara, Etxolan. 12 urtetik gorakoek hartu dezakete parte eta izen ematea doakoa da. Horretarako martxoaren 10a baino lehen eman behar da izena  www.berrobibizia.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!