Berrobiko antzeri taldeko Arantzazu Rodas, finalera

Ataria 2017ko otsailaren 21a

Arantzazu Rodas Antzezmotz III. Antzerki Labur Lehiaketako finalean ariko da martxoaren 10ean.

Pasa den asteburuan Urretxun jokatutako kanporaketan lortu zuen txartela. Tetris izenarekin hartu zuen parte eta Aingerutxoak antzezlana eskaini zuen. Rodas Berrobiko antzerki taldeko kidea da eta taldetik herritarrak animatu dituzte martxoaren 10ean Urretxura joatera, finala ikusteko.

Sari bikainak jokoan

Lehen saria 800 eurokoa izango da eta bigarrena 400ekoa. Gainera, lehiaketako aktore onenarentzat, gidoi onenarentzat eta euskarazko lan onenarentzat sariak egongo dira. Azken sari hori 200 eurokoa izango da eta beste hiruak 100 eurokoak.

Karmakros taldeko Patxi Remiro gustura ageri da taldeen erantzunarekin, baina euskaraz lan egiten duten talde gutxik izena eman dutelako penatuta ageri da. «Iazko talde kopuru berak eman du izena, gutxi gorabehera, baina euskarazko gehiagok izena ematea gustatuko litzaiguke». Informazio gehiago Goierriko Hitzako artikulu honetan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!