Iraila hasierarako bukatu nahi zuten, eta ia bukatuta zegoen ordurako, ateak jartzea falta zen eta horregatik atzeratu dira. Estalpearen kostu ia guztia diru laguntzen bidez finantzatu dutela esan du Iñigo Aierza alkateak. Proiektuaren kostua 180.000 eurokoa zen; orain dela bi urte 67.000 euroko diru-laguntza jaso zuten eta orain 105.000 euroko laguntza onartu diete.