Azaroaren 14a arte eman daiteke izena Frontenis Txapelketan

Ataria 2016ko urriaren 25a

Jada ireki dute Berrobiko Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketan izena emateko epea. Azaroaren 14a izango da azken eguna eta Tolosako Aralar Kirolak dendan edo Berrobiko Iriarte Jatetxean eman daiteke izena.

Parte hartzaile bakoitzak 5 euro ordaindu behar ditu. Partiden zozketa azaroaren 15ean egingo dute Etxola lokalean, 20:00etan.

Partidak azaroaren 19, 20, 26 eta 27an, eta abenduaren 3 eta 4an izango dira, eta finalak abenduaren 6an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!