Neguko baratzaren inguruko tailerra izango da hurrengo asteazkenean

Berrobiko baratze parkean izango da neguko baratzeen inguruko tailerra, hurrengo asteazkenean, 20:00etatik 21:00etara. 

Baratzetako erabiltzaileez gain, herritar guztiek har dezakete parte tailerrean. Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, aholkularitza zerbitzua eta plantel eta hazi ekologikoen inguruko informazioa eskaintzeko.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!