Erretirodunen irteera Getariara, Berrobitik

Ataria 2016ko uztailaren 13a

Uztailaren 21ean izango da irteera Berrobitik Getariara Berrobi Biziaren eskutik herriko erretirodun eta pentsiodunei zuzendua.

Goizeko 9:00etan abiatuko dira Berrobitik autobusean eta 10:00etan, Urki txakolindegian bisita gidatua izango dute. Ondoren dastaketa eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute. Eguerdiko 13:30ean Barazadi-Berri jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitarte, Zarautzen zehar ibiltzeko denbora librea izango dute. 20:00etan, autobusa abiatuko da Berrobira bidean.

Izen emateko epea, gaurtik hasita, uztailak 11, ostiral bitarte luzatuko da, uztailak 15. Arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara bitarte Solastoki tabernan. Bazkideek ordaindu beharreko diru kopurua, 30 eurokoa izango da. Bazkide ez direnek berriz, 33 euro ordaindu beharko dituzte irteeran parte hartzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!