2016/07/21 09:00 - 20:30
Irteera jubilatu eta pentsiodunei zuzendua da. Izena Solastoki tabernan eman beharko da, uztailaren 11tik 15era bitartean, 18:30etatik 19:30etara. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, bazkide ez direnek, aldiz, 33 euro.
9:00 Autobusaren irteera
10:00 "Urki" txakolindegian bisita gidatua, dastatzea eta hamaiketakoa
13:30 Bazkaria Zarautzeko "Berazadi-Berri" jatetxean
17:00 Zarautzen paseatzeko denbora librea
20:00 Itzulerako autobusa
20:30 Berrobira iritsiera
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?