Udalak, pleno aretoan, ezohiko udal batzarra egingo du, gaur, 20:00etan. Bertan ondorengo gaiak landuko dituzte, besteak beste: San Andres eskolako kirol pistako estalkiaren proiektuaren gauzapena onartzea, baldintza administratibo berezien agiria onartzea aipatu lanak kontratatzeko, Berrobiko Baratza Parkea proiektua kudeatzeko udalaren eta Ekogunearen arteko lankidetza hitzarmena, baratze ekologikoak adjudikatzeko eta kudeatzeko araudia.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?