San Andres ospakizunen balorazio "oso ona" egin dute

Maier Ugartemendia 2015eko azaroaren 30a

Erretirodunen bazkarian hogeita hamar pertsonatik gora bildu ziren Solastokin.

Berrobiko patroia da San Andres, eta aitzakia hori hartuta asteburuan ospakizunetan ibili dira

Larunbatean Berrobira izenarekin krosa ospatu zuten, bai ume eta helduena, eta bertan izan zen ATARIA: Txomin Marañon eta Aratz Rodriguez izan ziren Berrobiko krosean azkarrenak.

Atzo, berriz, mezaren eta bazkaria izan zituzten erretirodunek. Antolatzaileek jakinarazi digutenez, "oso gustura" gelditu ziren bazkariarekin, bertan bildu ziren hogeita hamarretik gora erretirodun.

Arratsaldean, taloak jateko elkartu ziren Solastokin herritar guztiak. Herritar talde batek egindako 150-160 talo inguru saldu zituzten, eta horrek erakusten du herritarren artean izan zuen arrakasta. Gainera, herritarrengandik taloak "oso onak" zeudela entzun zuten, eta talogileak gustura aritu ziren lanean lantalde "oso jatorra" osatu baitzuten.

Udalak balorazio orokorra "oso ona" egiten du, eta "esker ona" adierazi nahi die bereziki taloak egiten jardun zuen lantaldeari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!