Txomin Marañon eta Aratz Rodriguez, Berrobiko krosean azkarrenak

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko azaroaren 28a

BerroBIRA izenarekin lehenengoz egin da Berrobiko Herri Krosaren aurtengo edizioa. 13. urtea da Berrobik herri barruko krosa antolatzen duela. Guztira 47 dortsal banatu dira eta azkarrena gizonezkoetan Durangoko Txomin Marañon Gorospe izan da (0:23:29). Emakumezkoetan markarik onena Aratz Rodriguez Bilbaok ezarri du (0:27:38).

Udalaren eta herritarren artean antolaturiko krosa da Berrobikoa. Parte hartzaileek 7,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute, herriari bost itzuli emanez.

Lehen bost sailkatuak, gizonezkoetan ondorengoak izan dira: 

1. Txomin  Marañon  Gorospe. 0:23:29178. Durango

2. Unai  Hernandez  Muñoz. 0:23:54156. Urretxu

3. Ibon  San Miguel  Olabarriaga. 0:24:03163. Lekeitio

4. Anartz  Mugika  Ledo. 0:24:29160. Soraluze

5. Ander Hilera  Zarrabeitia. 0:25:11157. Durango

Eta emakumezkoek osatutako lehen postuak berriz, ondorengoak: 

1. Aratz  Rodriguez  Bilbao. 0:27:38190  

2. Lourdes  Colomo  Artola. 0:28:30189.  Zizurkil

3. Naiara Casi Presa. 0:30:59195. Donostia

4. Maialen Gurrutxaga Perez. 0:34:17155. Andoian

5. Iosune Alberdi Urrutia. 0:35:06103. Berrobi

Krosa San Andres jaien barruan antolaturik dago eta bihar, igandea, ospakizun zerrendarekin jarraituko dute Berrobin. 

AZAROAK 29, IGANDEA

12:15. Meza nagusia.
13:00. Erretirodunen bazkaria, Solastokin.
18:00. Talo jatea Solastokin, trikitilariek alaiturik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!