Berrobiko jaiak 2015

San Agustinen txanda heldu da Berrobira

Ataria 2015eko abuztuaren 27a

Goizean bota dute txupinazoa jubilatuen elkarteko bi ordezkariek eta jarraian umeen gozamenerako jolasak izan dituzte plazan. Lau egun dituzte aurretik, festa giroaz gozatzeko.

Arratsaldean, herriko gaztetxoen pilota partidak jokatu dira frontoian. Jarraian, merienda eduki dute eta DJ porruren laguntzaz nahiko dantza egiteko aukera izan dute. Gauean, Ingo al deu? musika taldeak alaituko du plaza ingurua.

Datozen egunetarako egitaraua duzue jarraian:

ABUZTUAK 28, OSTIRALA
SAN AGUSTIN EGUNA
9:00. Diana herriko trikitilariekin.
11:00. Meza.
12:00. Herri kirolak.
18:00. Sagardo dastaketa Izer eta Alabierrek alaiturik.
00:00. Laket taldea.

ABUZTUAK 29, LARUNBATA
KUADRILLEN EGUNA
11:00. Meza.
11:30. Jubilatuentzako hamaiketakoa.
12:00. Pintxo poteoa Iriarten.
13:30. Kuadrillen arteko paella lehiaketa.
14:00. Elkartean bertso bazkaria.
18:00. Kuadrillen arteko jolasak izango dira.
20:00. Giza proba: Berrobi - Andutz Itziar.
00:00. Fan&Go taldea.

ABUZTUAK 30, IGANDEA
11:00. Pilota partidak.
13:00. Trikitixa txapelketa.
17:00. Alurr dantza taldearen emanaldia.
19:00. Bat-batean bertso musikatuak.
20:00. Zahagi ardoa herriko trikitilariek alaiturik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!