Kolpe gogorra astelehen gaueko ekaitzak Berrobin

Andoni Uzkudun 2015eko abuztuaren 6a

Pasa den astelehen gaueko kazkabarrak, gogor kolpatu du Berrobiko Barazki Bizidunen lorategia. Bertako negutegiak txikituta geratu dira jausi zen harriaren ondorioz.

Iñaki Garcia "Mapi"k adierazi duenez, kolpe "oso gogorra" izan da Barazki bizidunak enpresarentzako. Bera da enpresako arduraduna eta produkzio eta banaketa guztiak geratu beharrean ikusi dira dena konpontzea lortu arte.

Negutegiak garbitzen hasi dira egoerari ahalik eta azkarren buelta emateko, baina, diru inbertsio handiak egin behar direla adierazi du. Berak bakarrik ezin duela egoera hau aurrera atera aipatu du eta jendearen laguntza beharrezkoa dela. Jende asko jarri da kontaktuan berarekin diru laguntzak emateko eta baita bertara laguntzera joateko. Igande honetarako, auzolandegi bat antolatu dute nahi duen orok lagundu dezan eta ez dela langile kualifikatu bat izan behar laguntzeko aipatu du. Bertara agertzen den pertsona oro esku zabalik hartua izango dela esan du Mapik. Eskatzen duen gauza bakarra, oinetako sendoak izatea eta arropa gogorra eramatea da, baina gauza guztien gainetik umore ona denen artean animatzeko.

Kontu korronte bat ireki dutela nahi duen orok lagundu dezan: ES6830080156492306235314

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!