Berrobi berriro hirugarren

Asier Imaz 2015eko uztailaren 7a

Itziarrek irabazi du Gipuzkoako Giza Proba Ligako hirugarren lehia. Hurrengoa, azkena, Elgoibarren jokatuko da.

Ostiral iluntzean jokatu zen Gipuzkoako Giza Proba Ligako hirugarren jardunaldia, Deban. Itziarko zortzikoa izan zen plaza gehien egitea lortu zutena, 40 plaza eta 5,86 metrorekin. Mendarokoak sailkatu ziren bigarren postuan, 39 plazarekin. Eskualdeko ordezkariak izan ziren hirugarrenak. Berrobitarrek 38 plaza eta zinta bat eta  0,72 metro egin zituzten 20 minutuko lanean. Etxean tiratzen zuten debatarrak izan ziren laugarren, 38 plaza eta 1,80 metroko distantzia eginaz, 900 kiloko harriarekin.


Liga erabakiko duen laugarren eta azken jardunaldia uztailaren 18an, larunbatez, Elgoibarren jokatuko da. Lau taldeak berriro han lehiatuko dira elkarren aurka, SIGAM izena daraman probalekuan. Giza proba lehia 18:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!