Berrobi eta Mendaro, parean

Asier Imaz 2015eko ekainaren 30a

facebook.com/BerrobikoGizaProbaTaldea

Gipuzkoako Giza Proba Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen Errezilen igandean. Lau talde aritu ziren lehian, eta Berrobik hirugarren postua lortu zuen; Itziarren eta Mendaroren atzetik.

Azken sailkatua Deba izan zen. Hain juxtu, hirugarren jardunaldia Deban jokatuko da, uztailaren 3an, ostiralean.


Errezilen lehia oso polita ikusi zen. 20 minutuko lanean Itziarrek 65 plaza eta bi zinta egin zituen. Mendarok lehen postua gertu ibili zuen, baina zinta batera geratu zen. Lehen jardunaldia irabazi zuen Berrobiko taldeak 61 plaza egin zituen. Deba 59an geratu zen.


Bi proba ondoren, sailkapen nagusian Berrobi eta Mendaro geratu dira lehen postuan, sei punturekin. Liga amaitzeko, beste bi jardunaldi falta dira. Hurrena Debakoa izango da, eta azkena, uztailaren 18an, Elgoibarren jokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!