Berrobik irabaziz ekin dio Gipuzkoako Giza Proba Txapelketari

Asier Imaz 2015ko eka. 1a, 11:56

Mendaron jokatu zen giza proba txapelketako lehen jardunaldia. Lau taldetan onenak eskualdekoak izan ziren.

Gipuzkoako Giza Proba Txapelketaren lehen jardunaldia Mendaron jokatu zen igandean. Lau talde aritu ziren lehian, eta onena Berrobi izan zen. Zinta bakarreko aldea atera zien eskualdekoek bigarrengoei, etxekoei.

20 minutuko lanean, 950 kiloko harriari ahalik eta plaza gehien eman behar zizkien. Taldea zortzi tiratzailek osatzen zuten, eta 660 kilotik behera ibili behar zuten. Itziarrek 2,5 kg gainetik zen eta hori dela eta 5 kiloko gainkarga izan zuten. Berrobiko taldea, aldiz, 7,5 kilo gainetik zenez, 15 kiloko gainkargarekin aritu zen.

Proba hasi aurretik minutu bateko isilunea izan zen, Mendaroko laguntzaile baten heriotza zelata.

Zozketa egin ondoren, Itziar hasi zen lanean. 40 plaza egin zituzten Mendaroko proba lekuan. Ondoren debarrak sailkatu ziren, 42 plaza eginda. Etxekoak izan ziren aldea zabaldu zutenak. Mendarok izugarrizko lana egin zuen, 45 plaza eta zinta bat lortuz. Ikusteko zegoen Berrobik gainditzea lortuko ote zuen marka hori. Eskualdekoak azkenak izan ziren tiratzen, eta erreferentzia guztiak izan arren, Mendaroren lan ona gainditzea zaila izango zela zirudien. Zortzikoak ez zuen etsi, ordea, eta azken segundoetan bada ere, zinta bakar bat gehiago egitea lortu zuten, 45 plaza eta bi zintako marka eginaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!