Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Berrobin Aierza izango da alkatea, berriz ere

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

EH Bildu eta PSE-EE bakarrik zeuden aukeran Berrobin, eta lehenengoek jaso dituzte boto gehien. EH Bilduk 223 boto izan ditu eta PSE-EEk 6.

Zazpi hautetsiak eskuratu ditu EH Bilduk. Iñigo Aierza izango da berriz ere alkatea: «Lana egitea tokatu zaigu berriz ere, azken lau urteetan kokatzen aritu gara eta orain egiten hasteko garaia da».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!