Maiatza kulturaz blai iritsiko da Berrobira

Tolosaldeko Ataria 2015ko api. 30a, 16:26

Iazko Kulturaldiko ekitaldietako bat

Maiatzaren 6an hasiko da Kulturaldia. 25 urte dira antolatzen dutela. Ruper Ordorikaren kontzertua maiatzaren 8an izango da, eta sarrerak erosi daitezke jada Iriarte Jatetxean eta Solastoki jubilatu elkartean, 5 euroren truke. Agurtzane Belauntzaran Kultura zinegotziak hitz egin du egitarauaz eta urteurrenaz.

 

17 urtez belaontzian munduan bidaiatzen ibilitako Hondarribiako familia baten bizipenekin emango diote hasiera Kulturaldiari. Santi Gonzalezek eskainiko du hitzaldia eta argazkiak ere erakutsiko ditu.

Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte; Ruper Ordorikaren kontzertua, Ester Povedaren bi bakarrizketa saio, ipuin kontalariak, bertso bazkaria, dantza emanaldia, sukaldaritza tailerra Felix Belaunzaranekin, Jakoba Errekondoren Bizi Baratza liburuaren aurkezpena, erakusketak...

Egitaraua:

  • Maiatzak 6, asteazkena: 19:00etan 17 urtez belaontzian munduan zehar bidaiatzen familiarekin hitzaldia eta argazki emanaldia Santi Gonzales hondarribitarraren eskutik, Etxolan.
  • Maiatzak 8, ostirala:
    22:00etan Ruper Ordorikaren kontzertua, Solastokin.
  • Maiatzak 9, larunbata:
    18:00etan Playbacka Etxolan, eta ondoren, talo jatea Solastokin.
    20:00etan Ester Povedaren Las mujeres del Tirant bakarrizketa.
  • Maiatzak 10, igandea:
    10:00etatik 14:00etara IV. Udaberriko Azoka12:00etan III. Argazki Rallyko sari banaketa
  • Maiatzak 13, asteazkena
    17:00etan Miru ipuin kontalaria, Etxolan.
  • Maiatzak 15, ostirala:
    17:00etan txokolate jatea eta marrazkiak, Etxolan.
    20:30ean herriko baserritarren afaria
  • Maiatzak 16, larunbata:
    14:00etan bertso bazkaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin eta arratsaldean Toka Txapelketa
  • Maiatzak 17, igandea:
    18:00etan herriko dantzarien emanaldia
  • Maiatzak 19, asteartea:
    16:30ean Jakoba Errekondok Bizi Baratza liburua aurkeztuko du eta baratze, landare eta fruitu arbolen zaintzari buruzko zalantzak argituko ditu.
  • Maiatzak 20, asteazkena:
    17:00etan Felix Belaunzaranekin sukaldaritza tailerra Bide Onan
  • Maiatzak 21, osteguna:
    17:00etan XIII. Literatur Lehiaketako sari banaketa, Etxolan.
  • Maiatzak 22, ostirala:
    10:00etan eta 17:30ean eskolako ikasleen emanaldia.
    21:00etan Ester Povedaren La mujer sola bakarrizketa saioa Iriarten.
  • Maiatzak 23, larunbata: Puzgarriak eta jolasak haurrentzat, 11:00etan.
  • Maiatzak 26, asteartea:
    18:00etan Kultur artean elkarbizitza hitzaldia, Etxolan.
  • Maiatzak 27, asteazkena:
    18:15ean herriko gaztetxoen pilota partidak.
  • Maiatzak 29, ostirala:
    17:00etan Judoaren mundua hitzaldi praktikoa Aiora Aburuzaren eskutik, eskolan.21:00etan Pura Vida dokumentala: Iñaki Ochoa de Olzaren erreskatea Himalayan.
  • Maiatzak 30, larunbata:
    10:00etan Uzturrera mendi irteera.
  • Erakusketak:
    • Argazki Rallyko argazkiak maiatzaren 1etik 17ra Etxolan.
    • 25 urte kultur ibilbidea argazkitan maiatzaren 18tik ekainaren 18ra Etxolan.
    • Matilde Urdangarinen margoak pleno aretoan maiatzaren 25tik 29ra, 17:00etatik 19:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!