Arrakastaz betetako San Andres Eguna, Berrobin

Eneritz Maiz Etxarri 2014ko abenduaren 1a

Herriko patroiaren festak ospatu dituzte, eta erantzun oso ona izan dute ekitaldiek

Asteburu paregabea izan dute berrobitarrek. San Andres herriko patroiaren aitzakian, era askotako ekitaldi ugari izan zituzten prestatuak. Hasteko, larunbata, kirolari eskainia izan zuten, eta dagoeneko oso ezaguna eta oso sustraitua dagoen XXIII. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketari eman zioten hasiera. Arratsaldean, berriz, korri egiteko aukera izan zen.

San Andres Eguna bera izan zen, ordea, egun handia, eta herritarrek erantzun bikaina eman zioten igandeari. Erretirodunek bazkaria izan zuten, eta bapo bazkaldu zuten Solastoki elkartean. Arratsaldean, txiki geratu zen eskolako aretoa Aresoko antzerki taldearen antzerkia ikusteko. Nafarrek Haik garaiek antzezlana eskaini zieten berrobitarrei. Zahar etxeko aiton-amonek barre ugari eginarazi zieten aretoan adi-adi zeuden ikusleei. Antzerkiko umorea lagun hartuta egin zuten Solastokirako bidea, eta bertan tripa bapo betetzeko aukera izan zuten taloekin. Prebisio guztiak apurtuz, arto irin guztia amaitu zuten

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!