Berrobi, Gipuzkoako Giza Proba txapelketako finalera

Ataria 2014ko uztailaren 21a

Orio, Deba eta Urola garaiaren aurka arituko da datorren abuztuaren 3an Aiako probalekuan.

Berrobik larunbatean Aian jokatu zen Gipuzkoako giza proba txapeleketaren azken kanporaketa irabazi ostean finalerako txartela lortu du. Hiru talde izan ziren hogei minutuko lehian, eta hauexek izan ziren emaitzak:

1-      Berrobi: 55 plaza zinta bat eta 1.82 metro
2-      Tarinak – Deba : 53 plaza eta 0.5metro
3-      Urola garaia: 51 plaza eta  1.27 metro

Kanporaketa guztiak jokatuta, lau talde izango dira hurrengo abuztuaren 3an Aiako ididema plazan jokatuko den finalean: Orio, Itziar, Urola garaia eta Berrobi bera, zortzi puntu lortuta. 18:00etan hasiko da finala.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!