Ramon Olasagastik Lizardi Saria jaso du

Tolosaldeko Ataria

Martxoan jakin zuen berrobitarrak Lizardi Sariaren 32. edizioa irabazi zuela, eta gaur jaso du saria, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen harira.

Kazetari eta itzultzaile berrobitarrak Zarauzko Udaleko Kultura sailak antolatzen duen Lizardi Saria irabazi du, 'Sugaar' ipuinarekin. Liburua argitaratzeaz gain, 3.700 euroko saria jasoko du. Gaur eman diote irabazlearen diploma Sanzenea liburutegian. Ekitaldiaren ondoren, bertaratu diren umeei liburuak sinatu dizkie Olasagastik.

Erlazionatuak

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Tolosaldeko Ataria 2014 api 23 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!