Xabi Zubiriak irabazi du frontenis txapelketa

Asier Imaz 2013ko abenduaren 9a

Finalak larunbatean jokatu ziren Berrobin; maila altua egon da aurten ere

 

Berrobiko XXII. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa larunbatean amaitu zen. Lau mailatan lau final jokatu ziren, eta banakakoan, Xabi Zubiriak jantzi zuen txapela, Odei Arregiri 30-21 irabazi ostean. Iazko finalaren errepikapena izan zen, nahiz eta oraingoan, emaitzak alderantzizko garailea erakutsi. Aipatu, Xabi Zubiriak 16 urte besterik ez dituela. Binakakoan, mutiletan, Xabi Romero eta Edu Lobato nagusitu ziren; nesketan, Arantzazu Rodas eta Mireia Lezea, eta mistoetan, Arantzazu Rodas eta Odei Arregi.
Txapelketaren antolatzaileak partiden maila altua nabarmendu nahi izan dute. Parte hartzeari dagokionez, iazkoaren paretsukoa izan dela esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!