Behin bakarrik ez, lau aldiz igo du Joseba Esnaolak 200 kiloko harria

Ataria 2013ko azaroaren 18a

Joseba Esnaola, 200 kiloko harria soinean duela.
Gazte berrobitarrak bere marka pertsonala ezarri du herriko frontoian egindako saioan.

Jende asko izan da Joseba Esnaolaren erronka zuzenean jarraitzen. Bost minutuko denbora tartean zuen, eta behin baino gehiagotan igotzeko ahalmena duela erakutsi du, guztira lau aldiz igo baitu.

Entzun Joseba Esnaolak Tolosaldeko Ataria-ri egindako hitzak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!