Gure maitasuna ez dago preso!!!

Aritz Larreta Bereziartua 2014 urt 10 Amezketa

“Maite genituen gauzengatik erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso!”. Halaxe dio Ken 7 taldearen abesti baten errepika edo estribilloak. Hitz aproposak oso Atariarako kolaborazioa idazten ari naizen honetan ditudan sentimenduak biltzeko, bai horixe! Izan ere, orain ordu bete eskas jakinarazi dit izeba Lurdesek polizia espainolak gure lehengusu Irati atxilotu duela.