Hutsik egiten ez duen hitzordu horietako bat izaten da Berastegiko azoka, eta aurten ere arrakasta handiz ospatu dute. Denetariko eskaintza izan da, eta ohi moduan, hiru gunetan banatu dira postuak: gastronomia postuak pilotalekuaren bueltan izan dira, artisauak aparkaleku azpiko lokalean, eta horietako gutxi batzuk eskolako atarian ere izan dute leku.
Horrekin batera, abereen erakustaldia egin dute. Dermatosi nodular kutsakorra dela eta, bi urtetan ez da abere erakustaldirik egon Berastegin. Aurten, egoera hobetuta, abereak Berastegiko plazara itzuli dira. Gauzak honela, urteroko lehiaketak beren horretan egin ahal izan dituzte, eta dagoeneko sariak banatu dituzte. Hona hemen sailkapena:
- XXVIII. Argazki Rallya
- Lehenengo saria: Garazi Otxandorena
- Bigarren saria: Maider Irisarri
- Hirugarren saria: Ane Salbarredi
- II. Natilla lehiaketa
- Lehenengo saria: Etxoinberritarrak
- Bigarren saria: Marixol Atxukarri
- Hirugarren saria: Inma Artola
- XXVIII. Postu lehiaketa: Arbide
- XVIII. Ahari, ardi eta bildots lehiaketa
- Ahari onenaren saria: Iker Ugartemendia
- Ardi onenaren saria: Migel Agirrezabala
- Bildots onenaren saria: Iker Ugartemendia
- XXXV. Gazta lehiaketa
- Lehenengo saria: Jon Salbarredi
- Bigarren saria: Jose Inazio Ugartemendia
- Hirugarren saria: Joxe Garaiburu
- Laugarren saria: Hipoli Lasarte
- Bosgarren saria: Jabier Saralegi
Gazta lehiaketako epaile lanetan aritu dira, besteak beste, Andoni Zuriarrain alkatea, Mikel Etxezarreta, Lurdes Otegi eta Andres Etxeberria. Natilla lehiaketako epaileak, berriz, Maite Zubillaga, Larraitz Garaiburu eta Josu Zubillaga izan dira. Ardi, ahari eta bildots lehiaketako epailea, Ander Barandiaran izan da, eta argazki rallyko epailea, Iosu Martin.
Egunarekin amaitzeko, arratsaldean ere izango dute zertaz gozatu berastegiarrek; batetik, talo jatea egingo dute, Zubietako talogileen eskutik, eta bestetik, natilla dastaketa egingo dute, freskagarri, ardo eta sagardoak lagunduta.