Herri kirol jaialdiaren izar nagusia Joseba Sanchez izango da. Izan ere, marka jartzen saiatuko da Sanchez, elizatariko harri baldarrarekin. Baina ez da protagonista bakarra izango, izan ere, aldi berean harri jasotzaileak, lokotx biltzaileak eta abar ikusteko aukera izango baita egun horretan Berastegin.