Arratsaldera arte ez da beste ekitaldirik izango, baina 15:30etik 17:30era berriro zabalik egongo dira puzgarriak. 17:30ean, gainera, apar festa izango da eskola atarian haurrentzat. Aurrez, 15:00etan, plater tiraketa lehiaketa jokatuko dute Artalekun. Orduek aurrera egin ahala, gazte eta helduek hartuko dute haurren erreleboa, eta musika saioak izango dira: Zker Band elektrotxaranga arratsaldean, eta Sukena eta Txapela Brava gauean.
Honakoa da gaur arratsalderako prestatuta duten egitaraua:
- 15:00. Plater tiraketa Artalekun.
- 15:30-17:30. Puzgarriak eta jolasak.
- 17:30. Apar festa eskola atarian.
- 19:00. Zker Band elektrotxaranga herrian zehar.
- Ondoren. Zahagi ardoa.
- 23:30. Sukena taldearen kontzertua.
- Ondoren. Txapela Brava taldearen kontzertua.