Gipuzkoan arriskuan dagoen ondarera gerturatzeko aukera

Ataria 2026ko ekainaren 24a

Berastegiko Tourseko San Martin eliza. Iturria: Wikipedia

Gordailua  Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak saio irekia egingo du larunbatean, ekainak 27, Berastegiko Tourseko San Martin elizan 11:00etatik 13:00etara, Gipuzkoako kultura-ondarea babestu eta balioesteko helburuz.

Ekintzak Berastegiko kultur-ondarearen balioa eztabaidatu, ezagutu eta partekatzeko aukera eskaini nahi du. Baita  komunitateak kultura ondasunekin duen lotura emozionala indartzea, kontserbazioaren arloan tokiko biztanleen eta profesionalen arteko lankidetza eta konfiantza hobetzea, eta egungo kontserbazio premiekin bateragarriak diren ondarearen erabilera berriak sustatzea ere.

Jardunaldia Laura Calvo arte historialariak eta Irlanda Fragoso kontserbatzaileak bideratuko dute, eta bertan, tokiko ondarea eta haren balio historikoa ezagutu, prebentziozko kontserbazioa eta arriskuen detekzioa landu, ondare ondasunen eta elementuen mapaketa parte hartzailea proposatu eta ondarearen babesari eta etorkizunari buruzko elkarrizketak edukiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!