Basurde elkartean bazkideen eguna dute gaurkoa. Berezia da, gainera, izan ere, 50 urte bete ditu elkarteak sortu zenetik. Hain zuzen, elkartearen sortzaileak gogoan izan dituzte egun berezian. Inaxio Olaetxea eta Bixente Atxukarro dira elkartea sortu zuten bazkideak, eta agurra dantzatu diete eta txapela bana oparitu diete.
Aurretik, hamaiketakoa egin dute elkartean, eta ondoren, kalejira, txistulari eta trikitilariekin. Eguerdian izan da omenaldia, Goizeder Abendibar eta Beñat Telleria harri-jasotzaileen erakustaldiarekin batera. Eguna elkartean bertan amaituko dute, mahaiaren bueltan, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariekin.