Berastegiko Basurde Elkarteko bazkideen eguna ospatuko dute, urteurrenaren bueltan

Ataria 2026ko ekainaren 4a

Berastegiko Basurde Elkarteak 50 urte betetzen ditu aurten, eta bazkideen festa antolatu dute larunbaterako; elkarteko sortzaileei aitortza egingo diete.

Elkartean egingo duten hamaiketakoarekin abiatuko dute eguna, 11:00etan, eta txistulari eta trikitilariak herrian zehar egingo dute kalejira goiza girotzeko. Horren ostean, 12:30etan, harrijasotzaileen erakustaldia izango da ikusgai, Goizeder Abendibar eta Beñat Telleriaren eskutik. Bazkide sortzaileei agurra eta oroigarria banatuko zaie. Eguerdian, 14:30etan, bazkaria egingo dute elkartean, Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!