Berastegiko eskolako ataria herri kirolaren topagune bilakatu da gaur, Euskal Duatloiaren lehen kanporaketarekin. 17:00etan hasi da norgehiagoka, eta kirolariak aizkoran zein korrika ari dira lehiatzen. Lehenengo 45 ontzako bi enbor ebaki beharko dituzte —bana, etzanda eta zutik—; ondoren, 500 metro egin behar dituzte korrika; eta, amaitzeko, beste 45 ontzako enbor bana ebaki behar dituzte etzanda eta zutik.
Hamasei ari dira nor baino nor gehiago: Julen Kañamares, Eloy Corchero, Xuban Kañamares, Oier Mitxelena, Ander Altuna, Urtzi Olasagasti, Jon Erdozia, Aritz Oiarbide, Markel Iturralde, Emilio Garcia, Unai Valverde, Dani Lopez, Mikel Santesteban eta Mikel Indakotxe. Guztia azkarren amaitzen duten hirurak sailkatuko dira Tolosan ekainaren 7an jokatuko den finalerako.