Berastegin ere larreratu dituzte abereak

Leyre Carrasco 2026ko maiatzaren 3a

Goizean eraman dituzte abereak Berastegiko Gorosmendiko larre komunaletara. Larre irekieraz gain, hamaiketakoa ere prestatu dute ekitaldia ikustera gerturatu diren guztientzat. 

11:00etan jaurti dute suziria, eta segituan hasi dira iristen abereak Goromendiko larre komunaletara. Aurten hamasei abeltzainek eman dute izena, eta, guztira, 856 abere larreratuko dituzte Berastegin; zehazki, 681 ardi (iaz 643), 104 behi (iaz 87), 65 behor (iaz 45) eta 6 ahuntz (iaz bat ere ez). Horietako batzuk gaur goizean larreratu dituzte, eta datozen hilabeteetan larreratuko dituzte gainontzekoak.

Hamaiketako batekin borobildu dute ospakizuna. «Helburua da herritarrek eurena sentitzea larre komunalen proiektua, izatez, hala delako», adierazi du Andoni Zuriarrain Berastegiko alkateak. Larre komunalak Etorlurrek kudeatzen ditu, eta hiruren arteko elkarlana osatzen dute ganaduzaleek eta Berastegiko Udalak. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!